eu
Logo Digitala Naiz
Menu

Diagnóstico de competencias digitales

Gaitasun Digitalen diagnostikoa

Profesionalak

Ba al dituzte zure erakundeko pertsonek beren garapen profesionalerako beharrezko gaitasun digitalak?

Zibersegurtasunean:

Ezagutzen al duzu zibersegurtasun arloan zure langileek duten kontzientziazio maila?

Gaitasun Digitalen Profesionalen Diagnostikoa

Ebaluatu zure taldearen gaitasun digitalak eta aktibatu haien potentziala. Pertsonak eraldaketa digitalaren erdigunean jartzea da zure erakundearen lehiakortasuna bultzatzeko gakoa.

Norentzat?

Edozein tamaina eta sektoretako enpresentzat eta Euskadiko banako profesionalentzat irekia.

Programaren ezaugarriak

  • Erabat doakoa, enpresarentzat kosturik gabea.
  • Autodiagnostikoko test erraz baten bidez, lanpostuen arabera pertsonalizatua.
  • Zure erakundeak "antolakuntzako profil digitala" lortuko du: langileen gaitasun digital profesionalen ebaluazioa eta diagnostikoa. Bertan jasoko dira egindako azterketaren datu eta ondorio guztiak.
  • Gaitasun digitalen Europako DIGCOMP ereduan eta Eusko Jaurlaritzaren IKANOS metodologian oinarrituta.

Enpresarentzako onurak

Azterketaren ondorioak honako hauek egiteko abiapuntu gisa erabiliko dira:

  • Zure barneko prestakuntza-plana diseinatzea, hautemandako trebakuntza-beharren arabera.

  • Zure erakundean kultura digitala bultzatzea.

  • Zure enpresaren lehiakortasuna eta taldearen garapen pertsonala eta profesionala hobetzea.

Langileentzako onurak

Test motibatzaile horri esker, zure taldeak honako hauek egin ahal izango ditu:

  • Gaitasun digitalak hobetu eta indartu.

  • Autoikaskuntzako jarrera proaktiboa sustatu.

  • Lan arloan produktibitatea hobetzeko teknologia nola aplikatu jakin.

SPRIren laguntza-programa:Konpetentzia digital profesionalen ebaluazioa

Eskatu

Zibersegurtasuneko gaitasun digitalak

Ebaluatu zure taldearen zibersegurtasun arloko gaitasun digitalak. Pertsonak babes digitalaren erdigunean kokatzea ezinbestekoa da zure enpresaren lehiakortasuna eta erresilientzia indartzeko.

Norentzat?

Edozein sektore eta neurritako enpresentzat eta Euskadiko profesional indibidualentzat dago zabalik.

Programaren ezaugarriak

  • Erabat doako aholkularitza, enpresarentzat kosturik gabe.

  • Honako hauekin lotutako gaiak jorratuko dituen ebaluazio-test erraz baten bidez:

    • Ingeniaritza soziala
    • Gailuak eta informazioa babestea.
    • Pasahitzen kudeaketa
    • Nabigazio segurua
    • Segurtasuneko gertaerak
  • Testak feedbackeko pantaila bat du, ikaskuntza errazteko erantzun zuzenen azalpenarekin.

Enpresarako onurak

Ebaluatu eta trebatzeak ekidin daitezkeen segurtasuneko jazoeren inpaktua gutxitzen du. Azterketaren ondorioak honako hauetarako abiapuntua izango dira:

  • Erakundearen segurtasunean benetako arriskua eragin dezaketen ezagutza-gabeziak edo jardunbide desegokiak detektatzea.
  • Detektatutako kalteberatasunen arabera, zibersegurtasun arloko zure prestakuntza-plana diseinatzea.

  • Jarrera arduratsua eta proaktiboa sustatzea zibermehatxuen aurrean.

Zure langileentzako onurak

Test motibatzaile honi esker, zure taldeak honako hauek egin ahal izango ditu:

  • Ahuleziak detektatu eta zibersegurtasun arloko ezagutza hobetu.

  • Giza akatsen arriskua gutxitzea eta erakundeko segurtasuna hobetzen laguntzea.

  • Babeseko jardunbide egokiak ikastea eta konfiantza digitala handitzea.

SPRIren laguntza-programa:Zibersegurtasun arloko gaitasun digitalen ebaluazioa

Eska ezazu

Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak sortutako ekimena.