Aholkularitza
AholkularitzaMikroenpresa Digitala Inplantalariak
Zure enpresara ondoen egokitzen diren aplikazio eta tresnekin aholkularitza eta gidalerroak emango dizkizuten langile espezializatuak behar al dituzu?
Jarri harremanetan Mikroenpresa Digitala Inplantalariak programarekin, zure enpresako prozesuetan teknologia ezartzeko eta aplikatzeko lanetan laguntza eta aholkularitza emango dizun zerbitzuarekin.

Norentzat?
Euskadiko sektore guztietako autonomoak, ekintzaileak eta mikroenpresak, beren negozioari balioa emateko teknologiaren laguntza nola jaso jakiteko aholkularitza pertsonalizatua behar dutenak.

Nola?
- Eskatu zerbitzu hau; doakoa da.
- Gure teknikariek aholkularitza praktikoa eta pertsonalizatua eskainiko dizute, eta ezartzen lagundu.

Programaren helburua
- Zure negozioan teknologia modu eraginkorrean ezartzea.
- Eraldaketa digitalerako bidean gidatzea, zure negozioak honako hauek lor ditzan:
- Salmentak handitu.
- Bezero gehiago lortu.
- Denbora eta kostuak aurreztu.
- Eraginkorragoa eta seguruagoa izan.
- Bezeroak leialtzeko zerbitzu hobea eskaini.
